Saltar a contenido

Testamentu solidarioa

Sartu medicusmundi zeure testamentuan, eta osasuna jarauntsiko dute.

medicusmundi zure testamentuan sartzean, osasuna pertsona guztiek eskuragarri duten eskubide bat izan dadin lagunduko duzu, mugak, kulturak, arrazak, sexua eta erlijioak gorabehera.

Guztiok osasun ona izateko moduko mundu batean bizitzea lortu nahi dugu. Ekimen honekin, gaixotasunak prebenitzen eta premia edo gabezia duten pertsona askoren bizi-baldintzak hobetzen lagunduko duzu.

Zergatik legatu bat utzi edo medicusmundi zure testamentuan sartu?

medicusmundin osasun ona izateko moduko mundu batean bizitzea lortu nahi dugulako. medicusmundi zure testamentuan sartzean, maite dituzun pertsonei zure jaraunspena uzteaz gain, zati bat edo guztia esleitu ahal duzu, egoera ahuleneko pertsonei etorkizunean ere laguntzen jarraitzeko.

Horrela, zure elkartasuna munduko toki askotara hedatuko da, eta osasuna pertsona guztiek eskuragarri duten eskubide bat izatea sostengatzen jarraituko duzu.

Nola egingo dut hori?

Ez da beharrezkoa dirutzaren jabe izatea medicusmundirekin banatzeko eta osasuna pertsona guztiek eskuragarri duten eskubide bat izan dadin laguntzeko.

Erraza da zure nahiak testamentuan gehitzea. Oraindik testamenturik egin ez baduzu edo aldatu nahi baduzu, hemen egin dezakezu testamentua.

Era berean, legatu solidarioen kanpaina bisita dezakezu: www.legadosolidario.org. Gu kanpaina horretan parte hartzen dugu, beste GKE batzuekin batera, eta bertan ikasi ahalko duzu legatu solidarioa zer den edo nola antolatu zure testamentua eta utzi jaraunspen edo legatu solidario bat. Minutu bateko bideo honetan izan dezakezu kanpainaren berri, laburtuta. Nahi batzuek mundua aldatzen dute.

Jarri harremanetan

Interesa baduzu, eskatu argibide gehiago gurekin harremanetan jarriz, telefonoz: 902 101 065; edo posta elektronikoz: federacion@medicusmundi.es